Zestoako Pala Txapelketaren finala jokatuko dute bihar

Zestoako Hitza 2017ko uztailaren 13a

Bihar, ostirala, Zestoako Pala Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Kixkurrak eta Xabala ordezkatuko duen Aitzolek 19:15ean hasita. Ondoren, finala jokatuko dute Akuxik eta Jokin Aranbarrik.

Iazko Pilota Txapelketako irudia. (Zestoa.eus) Joan den asteartean jokatu zituzten Zestoako Pala Txapelketako finalaurrekoak. Akuxik eta Kixkurrak jokatu zuten lehen partida, eta Akuxi nagusitu zen 25 eta 23. Bigarren partida, berriz, Jokin Aranbarrik eta Aitor Zabalak jokatu zuten, baina ez zuten norgehiagoka bukatzerik izan; izan ere, 20 eta 19 zihoazela min hartu zuen Zabalak. Emaitza horiek tarteko, bihar, ostirala, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Kixkurrak eta Xabala ordezkatuko duen Aitzolek 19:15ean hasita. Ondoren, finala jokatuko dute Akuxik eta Jokin Aranbarrik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide