Arroabean karmenak ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 12a

Haur, gazte eta helduentzako ekintzak izango dira festetan. (Arroabeko festa batzordea) Zestoako Arroabean prest dituzte karmenak. Bihar hasiko dituzte auzoko festak, Jubilatuen Egunarekin, eta igandera bitartean askotariko ekintzaz gozatzeko aukera izango dute. Ostiralean, Umeen Egunean, haientzako saioek hartuko dute protagonismoa. Larunbatean, Koadrilen Eguna izango da, eta igandean, Karmen Egunarekin bukatuko dituzte jaiak. Hemen ikus daiteke Arroabesko festa batzordeak antolatutako egitaraua:
  • Uztailak 13, osteguna. Jubilatuen Eguna.
12:00. Jubilatuentzako meza. Ondoren, jubilatuen pala partida. 14:00. Jubilatuen bazkaria. Jarraian, Araitz eta Garazirekin erromeria. 18:00. Pala txapelketako finala. Ondoren, garagardo dastaketa eta tortilla lehiaketa. 22:00. Bertsolari gazteen saioa.
  • Uztailak 14, ostirala. Umeen Eguna.
10:00. Ume jolasak. Eguerdian. Umeen bazkaria. Arratsaldean, puzgarriak, apar festa eta txokolatada. 18:00. Emakumeen pilota partida. Poteoa batukada herrikoiarekin. 21:00. Herri afaria frontoian. 22:45. Rodeoren kontzertua. 00:00. Ikurrinaren igoera batukada eta sirenarekin. Jarraian. Ezten Giro taldearen kontzertua.
  • Uztailak 15, larunbata. Koadrilen Eguna. 
10:30: Sukaldaritza lehiaketa. Patatak errioxar erara. 14:30: Koadrilen bazkaria. Arratsaldean, koadrilen arteko jolasak zezenekin. 22:00. Liher, Skakeitan eta Dj Bull.
  • Uztailak 16, igandea. Karmen Eguna. 
06:00. Baratxuri zopa eta gaupaseroen karroza. Gero, Idiakaitz txistulari taldea. 12:00. Meza. Ondoren, Zestoako dantzariak eta zezenak. 18:00. IX. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo eta ardo dastaketa. 22:00. Silvio eta Rodriguez. 00:00. Ikurrinaren jaitsiera.        

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide