Ipuin kontaketa saioaz gozatu dute Zestoako udaleku irekietako haurrek

Zestoako Hitza 2017ko uztailaren 11

Odei Arregi azkoitiarrak eskaini die saioa, eta bihar Aizarnako, Iraetako eta Arroabeko haurrek izango dute ipuin kontaketa saioaz gozatzeko parada.

Ipuin kontaketa saioko une bat. (Zestoako Udala) Zestoako udaleku irekietako haurrek ipuin kontaketa saioaz gozatu dute gaur, asteartea, goizean, Zestoako liburutegian. Odei Arregi azkoitiarrak eskaini die saioa, eta bihar Aizarnako, Iraetako eta Arroabeko haurrek izango dute ipuin kontaketa saioaz gozatzeko parada. Bestalde, udalak jakinarazi duenez, uztailaren 28ra arte, ohiko ordutegian izango da zabalik Zestoako liburutegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide