Iban Pardo zestoarrak hirugarren egin du Gipuzkoako Sega Txapelketan

Zestoako Hitza 2017ko uztailaren 11

Joan den igandean Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala jokatu zen Asteasun. Ordubetez aritu ziren lanean segalariak, eta 3.594 kilo jaso zituen.

Ezkerretik aurrena da Pardo. (Tolosaldeko Ataria) Joan den igandean Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala jokatu zen Asteasun. Ordubetez aritu ziren lanean segalariak, eta Iban Pardo zestoarrak hirugarren egin zuen. Lehen hiru sailkatuen artean 44 kiloren aldea soilik izan zen. Txapelketaren irabazleak, Jesus Mari Ormaetxea 3.638 kilo batu zituen; bigarrenak, Julen Gabirondok, 3.598 kilo; eta Iban Pardok, 3.594 kilo. Jokin Etxeberria sailkatu zen laugarren postuan, 3.396,5 kilo ebakita. Ekainaren 11n Aian jokatutako kanporaketan lortu zuten finalerako txartela lau segalariek. Ataria.eus webgunean ikus daiteke igandeko saioaren argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide