Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak Iraetan. (Zestoako Udala)
Minbiziaren Aurkako Elkartekoen bisita jaso zuten Zestoako Aizarna, Iraeta eta Arroabeako udaleku irekietan, joan den ostegunean. Azaleko minbiziaren prebentziorako hainbat dinamika egin zituzten haurrekin, erredurak nola saihestu eta azala nola zaindu erakusteko.
Datorren ostegunean, uztailak 13, Zestoako herriguneko haurrek landuko dute gai bera. Horrez gain, 12:00etatik 13:30era bitartean, herritarrentzako informazio puntua jarriko dute plazan Minbiziaren Aurkako Elkartekoek. Bertara gerturatzen direnei azaleko melanina maila neurtuko diete eta eguzkiaren erredurak saihesteko gomendioak eman.