Txokoko Txapelketaren irabazleak eta antolatzaileak. (Julene Frantzesena)
Atzo heldu zion eguraldiak, eta joan den astean euriagatik bertan behera gelditu zen Txokoko Txapelketaren finala jokatu zuten Adonis Gelisek eta Aitzol Astiazaranek Jon Mirandaren eta Josu Rodriguezen aurka. Partida gogorra izan zen, eta Gelis eta Astiazaran nagusitu ziren, 17 eta 30.
Finalaren aurretik emakumeen esku-pilota partida jokatu zuten Gurutzeaga pilotalekuan bertan. Naroak eta Maddik eta Alaitz eta Eneritzen aurka neurtu zituzteb indarrak, eta Alaitz-Eneritz bikoteak irabazi zuen norgehiagoka 22 eta 16. Jende ugari izan zen bi partidak ikusten.
Txokoko Txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida joan den astean jokatu zuten, Ander Etxeberriak eta Hector Larrañagak Julen Valorren eta Ioritz Aranetaren aurka.
Etxeberria eta Larrañaga nagusitu ziren, 30 eta 21, eta haientzat izan zen txapelketako hirugarren postua.
Txokoko Txapelketaren aurtengo edizioa maiatzaren 25ean hasi zen, eta 16 bikotek parte hartu dute.
Hemen dituzue pilota partidetako argazki batzuk:
[flickr_set id="72157683838122520"]