Zestoako kiroldegia. (Ihintza Elustondo)
Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euroko diru laguntza emango dio Zestoako Udalari kiroldegia berritzeko eta handitzeko. Atzo publikatu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman dute laguntza horren berri. 2017ko apirilean onartu zituen Zestoako Udalak 2017ko
udal aurrekontuak, eta orduan erabaki zen kiroldegia berritzea dela aurtengo lehentasunetako bat. Izan ere, 130.000 euroko partida jarri du udalak zeregin horretarako.