Bihar jokatuko dute Txokoko Txapelketaren finala

Zestoako Hitza 2017ko uztailaren 6a

Naroak eta Maddik eta Alaitzek eta Eneritzen norgehiagoka jokatuko dute 18:00etan. Partida hori bukatzean hasiko da Adonis Gelisen eta Aitzol Astiazaranen eta Jon Mirandaren eta Josu Rodriguezen arteko finala.

Joan den ostiraleko partidako irudia. (Ihintza Elustondo) Joan den astean eguraldiagatik atzeratutako Txokoko Txapelketaren finala bihar, ostirala, jokatuko dute Adonis Gelisek eta Aitzol Astiazaranek eta Jon Mirandak eta Josu Rodriguezek. Halere, finalaren aurretik, 18:00etan, Naroak eta Maddik eta Alaitzek eta Eneritzek norgehiagoka jokatuko dute. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak joan den ostiralean jokatu zituzten, eta Ander Etxeberriak irabazi zuten 30 eta 21 Hector Larrañagak Julen Valorren eta Ioritz Aranetaren aurkako partida.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide