Sukaldaritza tailerra eta zinema izango dira ostiralean, Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko uztailaren 5a

Haurrentzako plana prestatu dute Zestoako Udalak eta Ekain guraso elkarteak ostiralerako. 17:30ean, 4 urtetik gorakoentzat sukaldaritza tailerra izango da Zestoako arkupetan. Material eta osagai guztiak bertan egongo dira, eta haur txikien gurasoen laguntza eskertuko dute antolatzaileek. Ondoren, afari merienda izango da, eta, gauean, 22:00etan hasita, Oker filma emango dute, kiroldegiaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide