Pertsona bat hil da gaur arratsaldean GI-631 errepidean, Zestoan, Iraetako sarreran izan den bi autoren arteko istripuan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:15ean gertatu da ezbeharra, eta gizon bat hil eta beste bat larri zauritu da. Hildako laguna zumaiarra da, eta 70 urte ditu. Zauritutako laguna, berriz, zestoarra da, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Hain zuzen ere, Toyota eta Citroen markako bi autok egin dute talka, eta Citroen autoko gidaria hil da. Larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean. Errepidea egon da ordu batzuetan, eta auto ilara handiak sortu dira inguru horretan. Segurtasun Sailak 18:16an Hitzari jakinarazi dionez, zabaldu dute errepidea.