Azaleko minbiziaren kontrako kanpaina Zestoara eta Aiara iritsiko da datozen egunetan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 4a

Etzi eta hilaren 13an izango dira Zestoan, eta hilaren 14an, berriz, Aian.

Gaur hasita eta hiru astez, Gipuzkoako hainbat herritara iritsiko da Minbiziaren Aurkako Elkartearen azaleko minbiziaren kontrako aurtengo kanpaina. Tartean, bi egunetan izango da Zestoan, uztailaren 6an eta 13an; eta uztailaren 14an, berriz, Aian. Aurten, bereziki umeengan jarri dute arreta. Horrela, ostegun honetan Zestoan udalekuetan dabiltzan haurrei zuzendutako saioak egingo dituzte, Arroabean, Iraetan eta Aizarnan. Hilaren 13an, berriz, herriko plazan jarriko dute kanpainaren postua. Eta hurrengo egunean, hilaren 14an, Aiako herriko plazan egongo dira. Informazioa banatzearekin batera, interesa duten pertsonei azaleko melanina maila neurtuko diete, eguzkiaren aurrean egon daitezkeen denbora jakin dezaten. 10:00etatik 13:00etara egongo dira Minbiziaren Aurkako Elkartearen profesionalak eta boluntarioak kanpainaren postuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide