Irudietan: Dozenaka lagunek hartu dute parte Zestoako patata tortilla lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 4a

Bertako produktuak balioan jartzeko asmoz, patata tortilla lehiaketa antolatu zuen Zestoako Astindu taldeak joan zen larunbaterako. Dozenaka lagunek hartu zuten parte lehiaketan, eta Joselontxos txarangak girotu zuen ekimena. Antolatzaileek eskerrak eman dizkie bertaratu ziren guztiei. "Giro paregabea izan genuen. Izan ere, guztion artean guztion Zestoa egiten dugu", esan dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide