Zestoako 'Baratzearen inguruko jakintzak' tailerra datorren larunbatera atzeratu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 3a

Baratzearen inguruko jakintzak tailer praktikoa egitekoak ziren Iraeta auzoan larunbatean, baina eguraldi txarraren eraginez, datorren larunbatera, uztailaren 8ra atzeratu dute. Data aldatu badure ere, zehaztutako ordu berean hasiko da ikastaroa: 09:30ean elkartuko dira parte hartzaileak, Baratza Parkean. Baratzeetako lanen inguruko hainbat gai jorratuko dituzte han.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide