Txokoko Txapelketako finala jokatzekoak ziren atzo, ostirala, Zestoan. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten lehenik, Ander Etxeberriak eta Hector Larrañagak Julen Valorren eta Ioritz Aranetaren aurka. 30 eta 21 bukatu zen partida, eta Etxeberria eta Larrañaga izan ziren garaileak.
Haren ostean, final nagusia jokatzekoak ziren, baina euria hasi zuen, eta bertan behera geratu zen partida. Beraz, datorren ostiralean, uztailak7, jokatuko dute bigarren partida hori, Adonis Gelisek eta Aitzol Astiazaranek Jon Mirandaren eta Josu Rodriguezen aurka. Irakurri
hemen haien adierazpenekin osatutako artikulua.
Hona hemen atzo euria hasi aurretik hartutako irudi batzuk:
[flickr_set id="72157685722983095"]