Bosgarren Trenen Topaketa egingo dute bihar Iraetan

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 30a

Iraetako tren txikien zirkuitua. (Zestoako Udala) Trenen Topaketa egingo dute bihar Iraetako tren txikien zirkuituan. Aurtengoa ekitaldiaren bosgarren edizioa izango da. Hainbat lekutako trenak ikusi ahal izango dira Iraetan. Hain zuzen, Valentziako, Madrilgo eta Bartzelonako 11 parte hartzaile izango dira bertan, eta haietako bakoitzak hiru tren eramango ditu. Horiez gain, Baionatik lau makina eramango dituzte, eta horietako bat lurrunezkoa izango da. Tren txikiak ikusteko aukera izateaz gain, Iraetara joaten diren haurrek eta gaztetxoek trenean ibiltzeko parada ere izango dute. Horrez gain, parkeko zenbait elementu berritu dituzte, eta horiek ikusteko aukera ere izango da: besteak beste, diskoa, semaforoa... Goizez eta arratsaldez zabalduko dute parkea: goizean, 11:00etatik 13:30era eta, arratsaldean, 17:00etatik 19:30era. Iraetako Trena elkarteak antolatu du topaketa, eta Zestoako Udalak lagundu dio zeregin horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide