Santa Engraziako ermitara ibilaldia antolatu du Agiro mendi klubak iganderako

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 29a

Zestoako Agiro mendi klubak Santa Engraziako ermitara ibilaldia antolatu du iganderako. Izan ere, ekitaldi baten bidez, bazelizako erlojua auzolanean zaharberritu izana ospatuko dute egun horretan. 09:30ean Zestoako Gurutzetik abiatuko da ibilaldia, eta 10:30ean hasiko da ekitaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide