Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den igandean Senideen Eguna ospatu zuten San Juan Fundazioko egoiliarrek eta haien senideek. Ospakizunean 150 bat lagun izan ziren, eta fundazioko kideek azaldu dutenez, egun "ederra" pasatu zuten. Fundazioko ordezkariek "esker ona" adierazi diete bertako langileei, haien elkarlanik gabe ezinezkoa izango zelako "egun berezia" ospatzea. Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea ere izan zen ospakizunean.
Hona hemen, igandeko irudi batzuk: