Adonis Gelis-Aitzol Astiazaran eta Josu Rodriguez-Jon Miranda bikoteek jokatuko dute Txokoko Txapelketako finala

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 28a

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Ander Etxeberriak eta Hector Larrañagak Julen Valorren eta Ioritz Aranetaren aurka jokatuko dute. Ostiralean izango dira partidak, 18:30ean hasita.

Iazko txapelketako irudia. (Eneritz Albizu Lizaso) Adonis Gelisek eta Aitzol Astiazaranek Jon Mirandaren eta Josu Rodiguezen aurka jokatuko dute Zestoako Txokoko Txapelketako finala. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, berriz, Ander Etxeberriak eta Hector Larrañagak Julen Valorren eta Ioritz Aranetaren aurka jokatuko dute. Ostiralean, ekainak 30, jokatuko dituzte partidak, 18:30ean hasita. Lehenik, hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte, eta, segidan, aurrena eta bigarrena. Guztira, hamasei bikotek parte hartu dute txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide