Iraetako baratzeak. (Ana Abarisketa)
Baratzearen inguruko jakintzak tailer praktikoa egingo dute larunbatean, Zestoako Iraeta auzoko Baratze Parkean, 09:30ean hasita. Baratzean hasi berriak direnei eta baratzean aritu arren hainbat zalantza dituztenei zuzenduta dago saioa; izan ere, baratzeetako lanen inguruko hainbat gai jorratuko dituzte tailerrean.