Ostiraleko podiuma. (Danbolin.eus)
Gazteen mailako txirrindularien XXVIII. Gipuzkoako Itzuliaren prologoa jokatu zuten ostiralean Zestoab. Plazan hasi eta amaitu zen 2,7 kilometroko erlojupekoa, eta Unai Iribar izan zen azkarrena, 4 minutuko denbora eginda. Haren atzetik Oier Lazkano sailkatu zen (4 minutu eta 3 segundo), eta Ibon Ruizek eskuratu zuen hirugarren postua (4 minutu eta 5 segundo). Ibilbidea Zestoako Gurutzeaga TX taldeak prestatakoa izan zen, eta 148 txirrindularik parte hartu zuten proban.
Zestoako lehen etaparen ondoren Olaberrian, Andoainen eta Zarautzen jokatu dituzte gainerako etapak.
Ikusi argazki gehigao Danbolin.eus atarian.