Txokoko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar, Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 26a

Adonisek eta Aitzolek Anderren eta Hektorren aurka jokatuko dute lehen partida, eta Julen V-ek eta Ioritz A-k Jonen eta Josuren aurka bigarrena.

Iazko Txokoko Pilota Txapelketako finala. (Eneritz Albizu Lizaso) Txokoko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar, asteartea, Zestoan. 19:00etan hasiko dira partidak, eta Adonisek eta Aitzolek Anderren eta Hektorren aurka jokatuko dute lehena. Haien ostean, Julen V eta Ioritz A Jonen eta Josuren aurka ariko dira. Finala, berriz, ostiralean –ekainak 30– jokatuko dute, 19:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide