38 lagunek parte hartu dute Zestoako IV. Argazki Rallyan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 25a

31 helduk eta zazpi gaztetxok parte hartu dute. Honako gai hauei lotutako argazkiak egin behar izan dituzte: kalea, mugimendua, naturak egina, oreka eta bolumena. Irudiak uztailaren 5erako bidali behar dira F11 argazki elkartera, eta sari banaketa ekitaldia uztailaren 14an egingo dute.

Rallyko parte-hartzaileak Gurutze elkartearen aurrean. (F11) Gaur, igandea, goizean egin dute F11 argazki elkarteak antolatutako IV. Argazki Rallya Zestoan. Parte-hartzaileek honako gai hauei lotutako argazkiak egin behar izan dituzte: kalea, mugimendua, naturak egina, oreka eta bolumena. Guztira, 31 helduk eta 7 gaztetxok parte hartu dute. Rallya bukatuta, parte-hartzaileek uztailaren 5erako aukeratu eta bidali beharko dituzte irudiak zestoa.argazki@gmail.com helbidera, eta irudiak manipulatu gabe aurkeztu beharko dituzte. Epaimahaiak erabakia hartu ostean, uztailaren 14an, egingo dute sari banaketa ekitaldia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide