Oriora egindako ibilaldiarekin amaitu du kurtsoa Zestoako hirugarren adineko taldeak

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 23a

Zestoako hirugarren adinekoen taldea, Orion. (Argazkia: Danbolin.eus) Urtero bezala, Zestoako hirugarren adineko taldeak txango batekin amaitu du ikasturtea. Joan den astean, Oriora joan ziren eta sei kilometro inguruko ibilaldia egin zuten. Ibilbidean zehar, hainbat kirol jarduera egin zituzten. Emiliano eta Amadeoren eskutik hamaiketako ederra egiteko aukera ere izan zuten, eta ibilaldia amaitzeko, Orioko udaletxea bisitatu zuten. Zestoako taldeak Oriora joan-etorria autobusez egin zuen, eta Arroako taldeak, trenez. Ibilaldi horrekin 2016-2017 kurtsoa amaitu du hirugarren adineko taldeak, eta irailean elkartuko dira berriz. Ikusi ibilaldiko argazki gehiago Danbolin.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide