Zestoako gaztetxoek Amabirjin festetarako ekintzak aukeratu dituzte

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 23a

Boto bidez aukeratu dituzte aurtengo ekintzak: paintball-laser, krokodiloa eta mantangorria; zumba eta apar festa; eta olinpiada originalak eta umeen gunea izango dira.

Argazkia: (Danbolin.eus) Aurten bigarren aldiz, Zestoako Amabirjin jaietan antolatuko diren haur eta gaztetxoentzako ekintzak, 4-12 urte bitartekoen iritzia kontuan hartuta antolatuko dituzte, Zestoa Herri Hezitzailea lantaldearen ekimenez. Atzo, osteguna, egin zuten haur eta gaztetxoen festetako batzarra. 52 haurrek parte hartu zuten. Bertan, haurrei festetarako ekintzen aukera ezberdinak eman zizkieten, kolore bakoitzeko aukera bat egin behar zuten. Hona hemen emaitzak: GORRIA
  • Puzgarriak: barredora+donuts+martetarra (0 boto)
  • Puzgarriak: paintball-laser+krokodiloa+mantangorria (43 boto)
  • Puzgarriak: bumpers+ludoteka+lago-park (10 boto)
LARANJA
  • Kale-antzerkia+apar-festa (17 boto)
  • Zumba+apar-festa (34 boto)
BERDEA
  • Olinpiada originalak+umeen gunea (30 boto)
  • Eskulanak+umeen gunea (5 boto)
  • Globoen gerra+umeen gunea (14 boto)
  • Esperimentuak+umeen gunea (3 boto)
Beraz, aurtengo amabirjinetan haurrentzako antolatuko diren ekintzak honakoak izango dira:
  • Puzgarriak: paintball-laser+krokodiloa+mantangorria
  • Zumba+apar-festa
  • Olinpiada originalak+umeen gunea
Horiez gain, umeen bazkaria egongo da, buruhandiak, zezen bolaztatuak, txaranga, poniak, umeen udalbatzarra… izango dira. Zestoa Herri Hezitzailea Zestoa Herri Hezitzailea lantaldea herri eskolako eta udaleko ordezkariez gain, Ekain Guraso Elkarteak eta beste hainbat herritarrek osatzen dute. Talde horren helburuak honako hauek dira:
  • Haurren kultura aitortzea, jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berezko tresnatzat dituena.
  • Haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea.
  • Beraiek erabakitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate sarea eta auzolana indartzea.
  • Pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide