Gaur hasiko da gazteen mailako
XXVIII. Gipuzkoako Itzulia, Zestoan. 17:30etik 19:15era bitartean izango da erlojupeko proba. Honako leku hauetatik igaroko dira txirrindulariak: Foru Plaza, Eztiola, Gurutzeaga, Euskal Herria, Urzaleen Kantoia, Gesalaga, Zubimusu, Lau Iturri, Endoiabidea, Iraetako bidegorria, Estazioko industrialdea, Idiazpi, Portale eta Erdikalea. Probak irauten duen bitartean, ibilbide horretan ezingo dute ibili autoek eta oinezkoek ezingo dute galtzada zeharkatu. Horrez gain, ezingo dira aparkatutako autoak mugitu.