Ikasturte amaierako jaialdia egingo du bihar Ertxiña musika eskolak

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 22a

Udaletxeko arkupeetan erakutsiko dute ikasleek azken hilabeteetan ikasitakoa, 19:00etan hasita.

Zestoako Ertxiña musika eskolan ere bukatu dute 2016-2017 ikasturtea eta, urteroko legez, ikasturtea agurtzeko jaialdia antolatu dute. Bihar egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxeko arkupeetan. Han erakutsiko dute ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide