Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
'Birziklapen magia' ikuskizuna aurkeztuko du, 17:30ean. Aurretik, 16:30ean, Ipintza elkartearen atarian merienda emango du Ekain guraso elkarteak.
Ikasturtearen azken egunerako festa antolatu du Zestoako Ekain guraso elkarteak, udalaren babesarekin. Horrela, bi hitzordu jarri dituzte bihar arratsalderako. 16:30ean, Ipintza elkartearen atarian, bertaratzen direnek meriendaz gozatzeko parada izango dute. Jarraian, 17:30ean, kiroldegiko atarian elkartuko dira, Eriz Magoaren emanaldirako. Birziklapen magia izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Zestoan Erizek.