Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
17:30ean hasita, bertaratzen direnek onddoei, harrei zein zomorroei aurre nola egin ikasi ahal izango dute, dohainik.
Zestoako Udalak antolatuta, landareen gaixotasunei eta izurriei aurre egiteko ikastaroa izango da bihar. Iraetako baratzeetan izango da saioa, 17:30ean hasita. Bertaratzen direnek onddoei, harrei zein zomorroei aurre nola egin ikasi ahal izango dute dohainik. Furgobaratzako kideak ere bertan izango dira bihar arratsalde partean.