Ostegunean egingo dute festak antolatzeko bigarren bilera Zestoan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 20a

Kultur Etxean izango da, 20:00etan hasita. Irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte aurten Amabirjin jaiak.

Zestoako Amabirjin festak antolatzeko bigarren bilera deitu dute ostegunerako. Kultur Etxean egingo dute, 20:00etatik aurrera. Zeuk atera babak eltzetik leloa duen kartela erabili dute etziko batzarra iragartzeko. Ekainaren 8an egin zuten aurreneko bilera eta han zehaztu zuten, besteak beste, irailaren 7tik 10era ospatuko dituztela aurtengo amabirjinak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide