Atzo, igandea, dozenaka lagunek parte hartu zuten Agiro mendi klubak antolatutako ibilaldi neurtuan. XVII. edizioan bi ibilbide izan zituzten aukeran: 19 kilometrokoa, motza, eta 27 kilometrokoa, luzea. Zestoan hasi eta bertan bukatu zuten ibilbidea, eta txangoan zehar hamaiketakoa egiteko parada izan zuten parte hartzaileek.
Hona hemen, atzoko ibilaldiko irudi batzuk (Danbolin.eus):
Irudi bilduma osoa
Danbolin.eus webgunean ikus daiteke.