Bazkide batzarra egingo du etzi Zestoako Portale kultur elkarteak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 19a

Portale Kultur elkartea. (Argazkia: Ihintza Elustondo) Portale kultur elkarteak bazkide batzarra egingo du etzi, 19:00etan, Portalen. Honakoa izango da gai ordena: inauguraziotik gaurdaino egin diren jarduerak eta agendaren aurreikuspena; egoera ekonomikoa, bazkidetzak eta horien ekarpenak; elkartearen egungo antolaketa eredua, eta obra eta tabernaren ustiapenarekin egindako negoziazioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide