Iban Pardo, igandean Aian jokatutako finalaurrekoan. (Danbolin.eus)
Gipuzkoako Sega Txapelketako finalaurrekoak jokatu zituzten Aian igandean. 3o minutuko bi txandatan zortzi segalarik parte hartu zuten, eta saio bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek finalerako txartela lortu zuten. Iban Pardo zestoarra lehen txandan bigarren postuan sailkatu zen, 1.380 kilo batuta.
Txapelketaren finala uztailaren 9an jokatuko dute Asteasun Iban Pardok (Zestoa), Julen Gabirondok (Urnieta), Jokin Etxeberriak (Amasa) eta Jesus Mari Ormaetxeak (Orendain). Finalean ordubeteko saioa egingo dute.
Hona hemen Aian jokatutako finalaurrekoetako sailkapenak:
Lehen saioa
1. Jesus Mari Ormaetxea ‘Urki’ – 1.469 kilo
2. Iban Pardo – 1.380 kilo
3. Jon Otegi – 1.263,5 kilo
4. Suharri Irazustabarrena – 1.109,5 kilo
Bigarren saioa
1. Julen Gabirondo – 1.522 kilo
2. Jokin Etxeberria – 1.490,5 kilo
3. Iñigo Mercader – 1.226,5 kilo
4. Lander Otermin – 1.119 kilo
Ikusi igandeko argazki gehiago
Danbolin.eus atarian.