Naroa Agirrek irabazi egin du Logroñoko Adarragan jokatutako partida

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 14a

Asegarce eta Aspe enpresek antolatutako pilota jaialdia ireki zuen partida jokatu zuen Arroa Goiko pilotariak, eta 18-6 irabazi zuen.

Naroa Agirre (eskuinean), Victoria Diezekin. (Danbolin.eus) Arroa Goiko Naroa Agirre pilotariak partida berezia jokatu zuen igandean Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Hain zuzen, Asegarce eta Aspe enpresek antolatutako pilota jaialdia ireki zuen partida jokatu zuen. Victoria Diez valentziarrarekin osatu zuen bikotea, eta Lara Ruiz eulatearra eta Naroa Iturain iruindarra izan zituzten aurkari. 18 eta 6 irabazi zuten Agirrek eta Diezek. Ikusi Adarragan hartutako irudi gehiago Danbolin.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide