'Ariasman. Euskal baleazaleen istorio bat' liburua itzuli du Maia Ossa arroarrak

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 13a, 17:25

Erein argitaletxeak argitaratu du eleberria, eta gaur aurkeztu dute Donostian. Tapio Koivukari idazle finlandiarra da liburuaren egilea, eta Maia Ossa Arroabeko bizilagunak itzuli du lana. Liburuak arrakasta itzela izan du Finlandian eta Islandian, eta orain euskaratuta eskura daiteke lana..

Ariasman. Euskal baleazaleen istorio bat liburua aurkeztu du gaur Erein argitaletxeak Donostian. Tapio Koivukari idazle finlandiarra da liburuaren egilea, eta Maia Ossa Arroabeko bizilagunak itzuli du lana. Narrazio liburua da Ariasman. 615. urtean ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian eta udazken hartan lurralde hartako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide hil zituzten Ari Magnússon magistratuaren aginduz. Euskal baleazale haien sarraskia da eleberri historikoaren oinarria. Koivukari idazleak bi ikuspegi uztartu ditu nobelan: euskaldunena eta islandiarrena. Liburuak arrakasta itzela izan du Finlandian eta Islandian, eta orain euskaratuta ere eskura daiteke eleberria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide