Osteguna bitartean eman daiteke aurrez izena Zestoako XVII. Ibilaldi Neurtuan

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 13a

Igandean izango da ibilaldia, eta egunean bertan ere eman ahal izango da izena. Bi ibilbide prestatu dituzte: motza, 19 kilometrokoa; eta, luzea, 27 kilometrokoa. Aurrez www.herrikrosa.eus webgunean eman daiteke izena.

Igandean, ekainaren 18an, egingo dute Zestoako ibilaldi neurtuaren XVII. edizioa, eta ostegunean bukatuko da txangoan aurrez izena emateko epea. Aurrez inskribatzen direnek 10 euro ordaindu beharko dute, eta 15 euro egunean bertan izena ematen dutenek. Aurrez izena www.herrikrosa.eus atarian eman daiteke.

Bi ibilbide prestatu dituzte iganderako: luzea eta motza. Ibilaldi motza 19 kilometrokoa izango da, eta parte-hartzaileak 08:00etan abiatuko dira Zestoatik. Agittara, Beliosora, Sesiartera, Aittolara nahiz Goltzibarrera joango dira, eta Zestoan bukatuko dute ibilbidea. Ibilbide luzea, 27 kilometrokoa, egin behar duten lagunak 07:00etan aterako dira Zestoatik, eta Agitta, Belioso, Sesiarte, Aittola, Kakute azpia, Erlo, Zestoako Gurutzea, Intziola eta Egoista Gainetik pasatu ostean, Zestoara itzuliko dira.

Zestoako Agiro Mendi Klubak antolatu du ibilaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide