Bihar hasiko da Txokoko Txapelketaren bigarren fasea

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 12a

Txapelketan hamasei bikotek parte hartu dute, eta zortzi igaro dira bigarren fasera. Bihar hasiko dira fase berriko partidak, eta ekainaren 24a bitartean jokatuko dituzte. Finalaurrekoak ekainaren 27an jokatzea aurreikusten dute antolatzaileek, eta hilaren 30ean finala.

Iazko txapelketako irudia. (Eneritz Albizu Lizaso) Zortzi bikotek parte hartuko dute Txokoko Txapelketaren bigarren fasean. Jantxi eta Kixkurra, Ander eta Hektor, Arrita eta Xela, Jon eta Josu, Adonis eta Aitzol, Urtzi eta Xabier, Mikel eta Ioritz nahiz Valor eta Aran bikoteak ariko dira nor baino nor bihar hasi eta ekainaren 24ra bitartean jokatuko den fasean. E multzoa osatuko dute lehen lau bikoteek eta F multzoa gainerako laurek. Behin partidak jokatutakoan, multzo bakoitzeko bi bikote pasatuko dira finalerdietara. Bihar, asteartea, jokatuko dituzte fase berriko lehen partidak, 19:00etan hasita, Gurutzeaga pilotalekuan. Asteazkenean, ostegunean, datorren astelehenean, asteazkenean, ostegunean eta larunbatean jokatuko dituzte norgehiagokak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, finalaurrekoak ekainaren 27an, asteartez, eta finala, ekainaren 30ean, ostiralez, jokatzea aurreikusten dute. Joan zen maiatzaren 25ean hasi zen Zestoako Txokoko Txapelketaren aurtengo edizioa, eta hamasei bikotek parte hartu dute. Iazko txapelketa Joseba Eizagirre Jantxik eta Igor Eizagirre Kixkurrak irabazi zuten. Urtzi Zelaia eta Aitor Salegi izan zituzten aurrez aurre, eta 30 eta 25 nagusitu ziren eizagirretarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide