Adiel Zabalak irabazi du Santakutzetako I. Argazki Lehiaketa

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 10a

Maiatzaren 20an Zestoan egin zen III. Herri Azokan bozkatu zituzten argazkiak. Oier Arregik bigarren saria eskuratu du, eta Imanol Salegik hirugarrena.

Hiru irabazleak, beren sariekin. (Danbolin.eus) Maiatzaren 20an III. Herri Azoka egin zuten Zestoan, eta Santakutzetako I. Argazki Lehiaketako argazkiak bozkatzeko aukera izan zen bertan. Honako hauek izan ziren sarituak: Adiel Zabalaren argazkia jaso du lehen saria –50 euro–, Oier Arregik bigarren saria eskuratu du –30 euro–, eta Imanol Salegik 20 euroko hirugarren saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide