(Danbolin.eus)
Aspe eta Asegarcek antolatuta, Logroñoko Adarraga pilotalekuan ETB LEPM torneoaren finalaren aurretik, punta-puntan dauden lau pilotari gaztek, eskuz binakako emakumeen pilota partida jokatuko dute. Naroa Agirre arroarra izango da lau horietako bat, urdinez jokatuko du Valentziako Rafelbuyol klubeko Victoria Diez bikote duela. Bestalde, gorriz jokatuko dute Iruñeko Aldatze klubeko Lara Ruiz eulatearrak eta Naroa Iturain iruindarrak. Lau pilotariak oso gazteak dira: Agirre bera da gazteena –13 urte ditu–, Victoriak 15 ditu, Larak 16, eta zaharrena Naroa Iturain da –25 urte ditu–. Bihar izango da partida, 17:00etan.