Zestoako amabirjinak irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 9a

Ostegunean egin zen Zestoako Amabirjin festak antolatzeko lehen bilera, eta jaiak irailaren 7tik 10era –ostegunetik igandera– izango direla erabaki zuten. Festetako ekitaldi nagusiak zein egunetan izango diren zehazteaz gain, udako ekitaldien inguruan jardun zuten bertaratu ziren herritarrek. Oraindik garagardo festa antolatzeko talderik ez da aurkeztu, eta talderen batek interesa badu, kultur teknikariarekin harremanetan jar daiteke edo hurrengo bilerara agertu. Hurrengo bilera ekainaren 22an, 19:00etan izango da. Herritar guztiei bilerara agertzeko deia egin diete: "Denontzako festak nahi baditugu ideia eta proposamen berriak eta lanerako gogoa beharrezkoak dira", azaldu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide