Liberian (Afrika) buru osasuneko programa bat abian jartzeko eta ebolaren birusak erasandakoei laguntza emateko
We are like you (Zu bezalakoak gara) proiektua martxan jarri zen duela urte batzuk. Programa horren barruan, kontzertuak eskaintzen ditu Juan Carlos Irizarrek, eta horietako bat eskainiko du bihar Zestoako Bainuetxean, 19:00etan hasita. Lorea Alberdi eta Aiala Etxaberen gidaritzapean Amalda abesbatzako partaideak eta Marian Larrea abeslari bakarlaria izango ditu lagun Irizarren pianoak.