Bihar Bilbora joateko deia egin du Zestoako Gure Esku Dagok

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 9a

Gure Esku Dago herri ekimenak Itun Herritarra aurkeztuko du bihar Bilbon, eta 17:30ean, galdera ikur erraldoi bat osatuko dute elkartutako guztien artean. Zestoako Gure Esku Dagok bertara joateko deia egin die herritarrei. Bertara joateko, autobusa irtengo da 15:30ean Gurutzetik. Autobuserako izena Koiote eta Uztapide tabernetan eman daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide