Uemak batzar nagusia egingo du larunbatean, Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 8a

Bi herri berri onartuko ditu udal elkarteak: Gabiria eta Igorre. 10:00etan izango da batzarra, bainuetxean.

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urteko bigarren batzar nagusia egingo du larunbatean, 10:00etan, Zestoako bainuetxean. Bertan, bi herri berri onartuko ditu udal elkarteak: Gabiria eta Igorre. Bi herri horiek sartuta, guztira, 245.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute Uemako kide diren 84 herrien artean. Urola Kostan, 11 herrietatik bederatzi dira udal elkarteko kide: Aizarnazabal, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide