Irudietan: Pazko Jaiak ari dira ospatzen Aizarnan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 3a

Eguraldi tristeari aurre eginez, Pazko Jaiak ari dira ospatzen Zestoako Aizarna auzoan. Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta, egun osoko egitaraua dute auzotarrek, eta ohi bezala, artisauen azoka eta umeentzako puzgarriak jarri dituzte goizean. Pixkanaka atera dira herritarrak jaiak ospatzera, eta auzoko talogileen eskutik sabela betetzeko aukera izan dute. Goizean zehar txahala erretzen aritu dira, eta 14:30ean izango dute sagardoarekin batera dastatzeko aukera. Ohiko ekintzez gain, aurtengoan Aizarnako eskolako ikasleek egindako txotxongiloak eta Santa Engraziko ordularia jarri dituzte erakusgai. Goizeko ekitaldiak amaituta, arratsaldean jarraituko dute ospakizunek. Hemen ikus daiteke egitarau osoa. Goizeko argazkiak, hemen: [flickr_set id="72157682374592211"]    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide