Porrotxen bisita sorpresa jaso dute Arroabeko eskolan

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 2a

https://www.youtube.com/watch?v=2_jomcGdtz0&feature=youtu.be Sekulako sorpresa jaso dute gaur Arroabeko haurrek: Porrotx agertu zaie eskolan. Ekainaren 11n izango den Eskola Txikien Festari begira animoak eman dizkie antolakuntzan lan egiten ari diren umeei. Magia jolasak egin dizkie pailazoak haurrei, beraiekin jolastu du, ekainaren 11n antolakuntzako kideek erabiliko dituzten zapiak banatu dizkie, Guraso Elkarteari bere irudi bat oparitu dio, eta elkarrekin eskola txikien dantza abestu eta dantzatu dute. Mezu bat ere utzi du Porrotxek: “Ekainaren 11n denok Arroara, eskola txikiak bizirik!". Arroabeko eskolak eskerrak eman dizkio Porrotxi gaurko bisita bereziagatik. Hona hemen bisitan hartutako irudiak: (Argazkiak: Arroabeko eskola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide