Ikasleak eguerdian Zestoara eramaten dituen autobusa. (Ihintza Elustondo)
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, Azpeitiko Urola ikastolako eguerdiko autobus zerbitzua mantendu egingo dute. "Gurasoek eta eskaeraren sinatzaileek eskatzen duten bezala, datozen kurtsoetarako, Zestoatik Azpeitira ikasleak bazkaltzera eramaten dituen garraio zerbitzuak bere horretan jarraituko duela aurreikusten dugu. Dirudienez, gaizki ulertua izan da tartean. Beraz, eskaera onartuta dagoela adierazi nahi dugu". Zestoako Udalak jakinarazi duenez, "gutxienez beste bi ikasturtetan" mantenduko dute zerbitzua, eta "oso pozik" daude erabakiarekin.
Joan den martxoan, Azpeitiko Urola Ikastolako Zutoin guraso elkarteak
kezka azaldu zuen gaiaren inguruan, Zestoako DBHko ikasleek eguerdian etxera joan-etorria egiteko erabiltzen duten autobus zerbitzua kendu nahi zuelako Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak.