Pazko Festak ospatuko dituzte larunbatean Aizarnan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 30a

Egun osorako egitaraua prestatu du Aizarnako Herri Elkarteak egun horretarako. Besteak beste, txotxongiloen erakusketa, artisauen azoka, puzgarriak nahiz antzerki emanadia izango dira.

Iazko Pazko Festako irudia. (Hitza) Ekainaren 3an, zapatuan, Pazko Festak ospatuko dituzte Aizarnan. Egun osorako egitaraua prestatu du Aizarnako Herri Elkarteak egun horretarako. Besteak beste, txotxongiloen erakusketa, artisauen azoka, puzgarriak nahiz antzerki emanadia izango dira. Hona hemen egitaraua osorik: 11:00-14:00. Umeentzako puzgarriak frontoian. 11:00-14:00. Txotxongilo erakusketa Kultur Etxean. 11:00-14:00. Santa Engraziko ordularia ikusgai izango da Gurutze Santuan. 11:30etik aurrera. Artisauen azoka plazan. 12:00. Herriko talogileak. Eguerdian. Zestoako Idikaitz txistulari-taldea ibiliko da herria alaitzen. 14:30. Txahal errea jateko eta txotxa dastatzeko aukera. 15:00-16:00. Umeentzako puzgarriak frontoian. 16:00-17:00. Paxkualin Aizarnako animazio taldearen umeentzat ikuskizuna. 17:30-18:30. Goloka antzerki taldearen emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide