Bernardo Atxaga Aitor Salegiri saria ematen. (Hitza)
Aitor Salegi zestoarrak irabazi du Gazte Hitzak ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa. Euskarazko modalitatean, 19-25 urte bitartekoen artean, sari nagusia eskuratu du. Joan den ostiralean eman zion saria Bernardo Atxaga idazleak, Gasteizen egindako sari banaketan. Saritutako narrazioen egileei 300 euroko balioa duen balea eman zioten liburuetan gastatzeko, eta, horrekin batera, baita beren narrazio propioa osatzeko literatura munduko idazle ospetsuek emandako laguntza eta sormen orientazioa ere.