Bihar hasiko da Zestoako Txokoko Pilota Txapelketa

Zestoako Hitza 2017ko maiatzaren 24a

Iazko Txokoko Pilota Txapelketako finala. (Eneritz Albizu Lizaso) Bihar hasiko da Zestoako Txokoko Pilota Txapelketa. Zestoako Pilota Elkarteak antolatu du, eta Pablok eta Julen S-k Julen A-ren eta Xalegiren aurka jokatuko dute lehen partida, 19:00etan. Guztira, hamasei bikotek parte hartuko dute txapelketan: Pablo-Julen S, Julen A-Xalegi, Valor-Aran, Andoni-Jokin, Joritz-Mikel, Etxabe-David, Ander-Hector, Txapei-Txapei, Adonis-Aitzol, Urtzi-Xabier, Lander-Berdaitz, Muno-Lain, Jon-Josu, Arrita-Xela, Jantxi-Kixkurra eta Sathya-Iñaki. Ekainaren 9an amaituko da txapelketa. Hona hemen partiden ordutegia:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide