Finalistak sari banaketaren ostean, Zestoako eta Aizarnazabalgo alkateekin. (Oriamendi)
Urolako Erremonte Txapelketa Aceites Sandua Sari Nagusiaren txapela Urrizak eta Barrenetxea IV.ak jantzi dute. Joan den ostiralean jokatu zuen bikoteak txapelketa horretako finala Zestoan, Utergaren eta Etxeberria III.aren aurka, eta 35 eta 32 irabazi zuten. Azken unera arte lehia estua izan zen, eta giro polita nagusitu zen Zestoako frontoian.
Partida nagusiaren aurretik, Erburu-Endika eta Etxarri-Ion bikoteen arteko norgehiagoka izan zen. Etxarrik eta Ionek irabazi zuten partida, 24 eta 35.