Lapurreta egin zuten asteburuan Zestoako gasolindegian

Zestoako Hitza 2017ko maiatzaren 23a

Gasolindegiko langile batek Urola Kostako Hitzari kontatu dionez, aurpegia estalita zerman pertsona batek 500 euro inguru lapurtu zituen. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Zestoako gasolindegian lapurreta egin zuten larunbat arratsaldean, 17:30 inguruan, Urola Kostako Hitzari Ertzaintzak baieztatu dionez. Gasolindegiko langile batek kontatu duenez, bera dendatik kanpoara irten zen une batean, eta aurpegia estalita zeraman pertsona bat sartu zen barrura. Kutxatik dirua hartu eta korrika herrigunera alde egin zuen lapurrak. Langilearen arabera, 500 euro inguru lapurtu zituen. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide